mikelats san migeleko kultur elkartea
berri garailenak

San Migueleko jaiak 2010

  Pasaden Irailaren 21ean Mikelats elkarteak prentsaurrekoan aurkeztu zuten San...

sartu

Foroaren arauak

2010-ko Otsaila 02, Asteartea

 

Argitalpen arauak

Irakur itzazu foroaren arau guztiak edozein mezu argitaratu baino lehen, hauek zentzua, ordena eta begikotasunarekin bateratasuna izan dezaten sortuak izan dira. Edozein forokidek honen baldintza guztiak ONARTZEN  ditu argitaratu baino lehen. Hemen agertutako arauren bat betetzen ez bada, moderatzaile edo administratzaileek mezua ezabatu, argitaratu edo itxi egin ahal izango dute aldez aurreko jakinarazpenik gabe.

Administratzaileak edo moderatzaileek zalantzaren bat argitzea behar baduzu beraiekin kontaktatu mezu pribatuaren bidez.

 

Moderatzaileak foroaren arauen betetzerako daude. Guztion onerako, lan hau inolako konpentsaziorik gabe burutzen dute, beraz, kontuan izan.

 

Administratzaileak, beharrezkoa ikusiz gero, arau hauek aldatu, kendu edo sakontzeko eskubidea gordetzen du, aldez aurretik argitaratuko lukeelarik.

 

Nahiz eta, foro honetako Administratzailea eta moderatzaileek, ahal duten  neurrian, eztabaidagarria den edozein material ahalik eta arinen mugitzeko posible den guztia egin, ezinezkoa da mezu guztiak aztertzea. Beraz,  onartzen duzu foro honetan zuk zeuk argitaratutako mezu guztiek zure iritzia isladatzen dutela eta ez Administratzaile, moderatzaile edo webmasterrena (beraiek argitaratutako mezuak izan ezik), hortaz ez zaie erantzuletzat hartuko.

Portaera eta izaera legaleko arauak

1.- Foroan, portaera onei arreta eskaini, berau iritziak eta esperientziak elkartrukatzeko sortua izan zen, gogoratu Nick bakoitzaren atzean elkarrizketan zabiltzan pertsona bat dagoela. Edozein forokideari (bai erabiltzailea , Administratzailea, zein moderatzailea izanda) zuzendutako zuzeneko edo zeharkako lirainak ez dira inolaz ere onartuko. Honekin, erabiltzaileenganako errespetua eta gizabidea eskatzen da, bai trataeran eta bai moduetan ere. Argitaratu edo ezabatuko da hau batetzen ez duen haria eta inplikatuta daudenei haien arteko diferentziak modu pribatuan konpontzea eskatuko zaie. Larritasuna eta ekinaldiagatik, egokiesten bada, Administratzaileak erabiltzailea baneatu ahal izango du.

 

2.- Indarrean dauden legeen aurka egin edo, zuzenean edo zeiharka, ekintza ilegalak sustatzen dituen edozein agerpen (testu, lotura, edota irudienen bitartez) saihestuko da.

 

3.- Foroan SPAMa ekidin egingo da (foro ezberdinetan post berdina argitaratzea) Forokoa izan ezean, premiazkoa izan ezean edo Administratzaileak edo moderatzaileek interes berezikoa edo aktualitatekoa kontsideratzen ez badute.

 

4.- Moderatzaileak foroaren behar bezalako funtzionamendua mantentzeko daude. Zure mezuren bat ezabatua, argitaratua edo itxia bada ez zabaldu beste bat azalpenak eskatzeko. Automatikoki ezabatuko dira arrazoi horregatik sortutako mezu edo hariak. Ez dira mezuak neurritzen arrazoi barik, azalpena arauetan dago. Ez da arau hauen eztabaidagarritasun publikoa onartuko. Norbaitek, honen inguruan, arazo edo iradokizunen bat izanez gero moderatzaileari mezu pribatua edo administratzaileari mail bat bidali diezaiola. Hauek gustura azalduko dute mezuaren ezabatze, argitaratze edo itxieraren arrazoiak. Ez dituzte era honetako zalantzak beste bide batetik erantzungo.

 

5.- Mesedez, erabil itzazu MPak (Mezu Pribatuak) gai pertsonaletarako. Ekidin itzazu "xxxx-rentzat" motatako mezuak. Gogora ezazu mezu pribatu bat PRIBATUA dela eta ezin dela publikoki agerian egon egilearen beraren baimenarik gabe.

 

6.- Arauen haustea errepikatzen baldin bada, baneo bat egingo da eta erabiltzaileari bere nick-a kenduko zaio. Edozein mezu zure IParekin erregistratua geratzen da eta bakoitza bere hitzen erantzulea da. Honek ez du eragozten orrialde honetako arauak betetzen ez dituzten mezuen ezabapena edo argitalpena.

 

7.- Enpresa laguntzaileekin neurri desberdineko bidegabekeriak saihesteko debekatuta dago edozein motatako publizitatea egitea (autokarabanak, piezak, ordezko piezak, zerbitzuak...) helburu irabazkarriekin eta izenpea barne (lotura izan ala ez). Honela, publizitatezko bannersen bidez laguntza eskeintzen dutenek ez dute elkarlehia desleiala.

 

8.- Izenpen eta abatarren inguruan: Blog eta web pertsonaletarako link-ak  gehitzea baimentzen da, baina foro honetako izaera duten web edo foroetako loturak gehitzea debekatuta dago. Edozein motatako produktu edo negozioaren, pribatua zein inorena, publizitatea guztiz debekatuta dago. Izenpenen bat  foroaren erabiltzaileentzako eraso edo iraintzailea bada, administratzailea edo moderatzaileek kendu ahal izango dute aldez aurreko abisurik gabe.

 

9.- Nortasun bikoitza debekatuta dago, pertsona bakoitzak nick bakarra erabili dezake foro honetan parte hartzeko. Nick bikoitzak deuseztatuak izango dira aldez aurreko abisurik gabe. Nick bat baino gehiago duen erabiltzailea zigortua izango da edo/ eta kanporatua aldi baterako edo betiko.

 

Heziketa eta begirune arauak

 

1.- Zuri gustatuko litzaizukeen bezala trata itzazu besteak. Parte hartu begirunez. Errepikatutako errespetu faltak forotik kanporatzeko arrazoia izan daitezke.

 

2.- Idatzi baino lehen pentsatu eta erlijio, arraza, politika edo jokabide sexualen ikuspuntuetatik iraingarriak izan daitezkeen esaldiak ekidin itzazu. Gogoratu Internet globala dela eta kultur desberdinek ohitura desberdinak dituztela.

 

3.- Saia zaitez zure iritziak moderazioz ematen. Hauetan adierazten duzun sendotasuna ez du besteenganako mespretxurik inplikatu behar. Aurkaketa pertsonalak ekidin itzazu, beti egongo da zure iritzia adierazteko modua aurkako iritziak dituztenak iraindu gabe. Lagundu mezu suemaileen gerrak  iraunarazi ez dezaten eta gogoratu irainak eta eraso pertsonalak debekatuta daudela. Eztabaidetan parte hartzea pertsona desberdinen iritzia simulatzen (astroturfing)  ez dago onartuta, ezta ere sitema gaizki erabiltzea tratatutako gaiak erantzun askorekin  betez elkarrizketa bereganatu nahian.

 

4.- kontuan izan hizkuntz idatzian doinua adieraztea zaila dela. Emotikonoak zure doinua edo tentua adierazten laguntzeko daude.

 

5.- Pazientzia izan, batez ere hasten direnekin eta hankasatzeren bat egiten dutenekin, arinago edo geroago zuri gerta dakizuke. Gaitzetsitako jarrerak gaizki hartuak izaten dira. Beti onartzen da hobeto eta kasu gehiago egiten zaio egoki adierazitako eta doinu begiratuan ematen den erantzuna.

 

6.- Bidegabekeria eta probokazio ahaleginen aurka axolagabetasuna da neurrirk eraginkorrena.

 

7.- Foro honetan zure intimitatea errespetatzen da, beraz, eskatzen zaizu besteena ere errespetatzea inoren datu pertsonalak ez zabaltzen, inondik inora.

 

8.- Errespetutsu izan. Web honetako edo beste batzuetako informazioa berragertzen baduzu, aipatu nondik atera duzun eta horren lotura bat ipini. Ez da testuak moztu eta itsastea onartuko, honelako ekarpenak berehala ezabatuko dira.

 

Mezuen argitalpenerako aholkuak eta arauak

 

1.- Argibide-eskaera edo zalantzak planteatu baino lehen, foroaren gaiak aztertu edo bilaketa erabili, gerta daiteke erantzuna topatzea aurretik argitaratutako mezu batean.

 

2.- Zure mezua argitaratu aurretik, aukeratu gaiarekin hobeto doan subforoa. Ez badago dagokion subforoan, mugitua izango da aldez aurreko abisurik gabe.

 

3.- Mezuen izenburuak mamiaren azalpena izan behar dira, ez du axola luzeak badira. Honek foroari arintasuna ematen dio, foroaren erabiltzaileak interesatzen zaienetan sartzen direlako eta bilaketak egiterakoan asko laguntzen duelako. Adibidez, mezuen izenburuak honelakoak izatea: "Zalantza bat", "Zerbait txarto dabil", "LAGUNDU! Arazoak!", "Aholkatzen didazue",... ez da batere adierazgarria eta foro erabiltzaileei denbora galarazten diete. Egokiak izango liratekeen izenburuak: "Eskuinera biratzerakoan zarata bat entzuten dut aurreko aldean", "Behin eta berriro erretzen zait fusible berbera", etab... luzeak eta mamiarekin.

 

4.- Salerosketa mezuak dagozkien foroan bakarrik onartzen dira. Arau hau betetzen ez duen mezu edo lotura, izenpenak barne, ezabatuko da.

 

5.- Hari baten erdian ez aldatu gaia. Saia zaitez antzeko haria bilatzen, edo behintzat, mezu berri bat zabaldu. Saia gaitezen honelako erantzunak ekiditzen: "Aupa XXX, aurkitu zaitudala aprobetxatuz, esan ahal didazu zelan egin zenuen XXX?"

 

6.- Galderaren bat egin baduzu eta ez baduzu erantzunik jaso, galdeiozu zeure buruari ea dagokion moduan edo dagokion subforoan egin duzun. Kontuan izan foroaren erabiltzaileak boluntarioak direla, eta askotan ez dizutela erantzuna emango emaitza erraz topatu ahal baduzu bilatzailea erbiliz.

 

7.- Zure mezuak zuzentasunez idatzi, ortografia eta gramatika errespetatuz, ahal den neurrian. Gogoratu hau foroa dela, ez telefono mugikorra, idazteko nahi duzun beste leku daukazu eta ez da egokia, ezta beharrezkoa ere, sms batean idatziko zenukeen moduan egitea. Maiuzkulaz idaztea ere ez da egokia, Interneten oihuak kontsideratzen dira, ezta ere hitz zatarrak, lotsagabeak edo mingarriak.

 

 

 

Baneoak eta urratzeen inguruan

 

08/07/24 tik aurrera, baneoak edo urratzeak ez dira, nahitaez, aldez aurretiko mezu pribatu edo emailez jakinaraziak izango. Horrela "mehatxatzen ari zarete"ren moduko interpretazioak ekidin egingo dira.

 

Administratzaileak edo moderatzaileren batek ilegala den post bat ikusten badu ezabatuko du, eta berehalaxe, mezua idatzi zuen erabiltzailea baneatuko du.

 

Baneatuak izan diren erabiltzaileentzako email bat ipintzen dugu baneatuak izateko arrazoiak jakiteko, eta  beraien argumentuak aztertuta, ikusiko da baneoa altxatzen den ala ez.

 

Helbidea da: baneos@acpasion.com

 

Foroan baxa hartu

 

AC Pasioneko foroaren erabiltzaile baxa hartzeko, mezu bat bidali behar da honako helbidera: bajas@acpasion.com baxa boluntarioa eskatuz.

 

ERABILTZAILEEN ALDETIK  ARAUEN EZJAKINTASUNAK EZ DU SALBUESTEN BERE KUNPLIMENDUA ETA ARE GUTXIAGO, EZ DIE EMATEN ADMINISTRATZAILEA EDO MODERATZAILEEK  BERAIEN EGIKERA JUSTIFIKATU BEHARREKO ESKUBIDEA AIPATUTAKO ARAUEN KUNPLIMENDUAN.

 

MIKELATS - San Migeleko Kultur Elkartea | Plaza Hernan Cortes s/n - 48970 - San Miguel de Basauri | Tel. / Fax. 94 400 86 81

Interesgarri Loturak