mikelats san migeleko kultur elkartea
berri garailenak

San Migueleko jaiak 2010

  Pasaden Irailaren 21ean Mikelats elkarteak prentsaurrekoan aurkeztu zuten San...

sartu

Gabonetako saskia

Gabonetako Saskia

2009-ko Azaroa 24, Asteartea

Hilabete honetako 19tik aurrera, Caja Laboraleko erakustokian egongo da. Gabonetako saskiak Mikelats elkarteak antolatu ditu eta bere osagaiak gure herriko hainbat dendek eman dituzte, beste zenbaiten artean.
Saski hauek Abenduaren 24an, eguerdiko 12:00etan, zozketatuko dira Hernan Cortes enparantzan, Olentzerori egingo zaion harreraren ostean.
Bildutako dirua, datorren urteko 500. urtemugaren ospakizunerako antolatuko diren ekintzak ordaintzeko erabiliko da.
Ticketen salneurria 1€ koa da eta hauen salmenta herriko zenbait denda eta Mikelats elkarteko egoitzan egingo da.
Azpimarratzekoa da ekimen honek izan duen hasierako erantzun lehergarria eta honen ondorioz, Mikelats elkarteak ticket kopurua handitu du 5000 unitatera.

MIKELATS - San Migeleko Kultur Elkartea | Plaza Hernan Cortes s/n - 48970 - San Miguel de Basauri | Tel. / Fax. 94 400 86 81

Interesgarri Loturak