mikelats san migeleko kultur elkartea
berri garailenak

San Migueleko jaiak 2010

  Pasaden Irailaren 21ean Mikelats elkarteak prentsaurrekoan aurkeztu zuten San...

sartu

mikelats

 

Zuetariko asko dakizuenez bezala, eta horrela baldin ez bada une hau aprobetxatzen dugu jakinarazteko, jende berria elkartu gara Mikelats Kultur Elkartea aurrera eramateko helburuz. Gure lehentasuna, San Migelgo bizitza kulturala dinamizatzea da. Badakigu ez dela lan erraza, baina gogo handiekin ekin diogu lanari; eta saiatuko gara ahalik eta ondoen egiten, jaiak betiko ilusioz disfruta ditzazuen. Ez ditugu ahaztuko urte batzuetatik hona antolatu diren ekintza guztiak: inauteriak, Olentzeroa, San Juan gaua edota ur borroka. Noski, hemendik aurrera ere izango dituzue.

Mikelatsen lokala Hernan Cortes enparantzan zabalik daukazue ideiak eta iradokizunak ekartzeko. Oso garrantzitsua da guztion parte-hartzea, zuek gabe ez garelako inor. Gogorarazten dizuegu astero biltzen garela, astelehen eta asteazkenetan 20.00etatik aurrera, eta edonor dagoela gonbidatuta hona etortzera eta laguntzera.

 

Orri honen bidez gure proiektuei buruz informatuko zaituztegu, halaber argazkiak, berriak eta abar hemen izango dituzue.

 

Agur bero bat San Migelgo auzokide guztiontzat.

 

Aupa San Migel!

Aupa San Migel! Hori esateak, suspertzeko oihu hutsa baino gehiago dakar. Gogoaren erakusgarria da. Betidanik Mikelats elkarteari indarra eman diona: San Migel aupatzea, gero ta hobea egitea. Konpromezuan, lanean eta giro onean jendea elkartuz.

Eta hori da, hain zuzen ere, webgune honen oinarria. Kirolean, kulturan eta gizarte mugimenduetan aritzen diren elkarteekin, eta koadriletako ordezkariekin. Azken finean, auzokide guztiekin batera.

Eta horretan aritu dira urtetan, faborez eta amorez, hainbat gizon eta emakume, sekulako ilusioa jarrita.

Guztiei esker iritsi da Mikelats Internetera. Eta leku hau kalearen jarraipena izatea nahiko luke elkarte honek. Hobetu daitezken kontuen inguruan hitz egiteko foroa dago. Elkarren artean argazkiak ikusteko eta elkar trukatzeko txokoa. Eta, nola ez, gertatzen dena eta gertatuko dena jakiteko gunea.

Eskerrik asko guztioi aldez aurretik zuen laguntzagatik, eta berriro ere esango dizuegu ... Aupa San Migel!

 

MIKELATS - San Migeleko Kultur Elkartea | Plaza Hernan Cortes s/n - 48970 - San Miguel de Basauri | Tel. / Fax. 94 400 86 81

Interesgarri Loturak